Song Page - Lyrify.me

Lyrify.me

Ez zait gustatzen poesia by Jabier Muguruza Lyrics

Genre: pop | Year: 2017

Ez zait gustatzen poesia
Iruzur egiten duelako

Esaten du “udaberriak loreak dakartza”
Baina denboraren igarotzeaz ari da

Edo, “joan zinenetik egunak kolorea galdu du”
Baina askotan da eguna urdin, zerua urre, zu gabe ere

Gainera, ez zinen joan
Hil egin zinen

Ez zait gustatzen poesia
Iruzur egiten duelako

Esaten du neskak larroxak direla edo lili-loreak
Baina badakigu ez garela inoiz loreak izan

Ez zait gustatzen poesia
Ezinak hitzez mozorrotzen dituelako